Mutrikuko hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa publikoa
2026/10/29
Mutrikuko Udalak jakinarazten du datorren azaroaren 2an, astelehenean, eguerdiko 12:00etan, Espainiako hauteskunde orokorretarako hauteskunde-mahaietako kideak izendatzeko zozketa egingo dela, Mutrikuko udaletxeko Idazkaritzan.
Zozketaren bidez, hauteskunde-egunean mahaiak osatuko dituzten mahaiburuak eta bokalak hautatuko dira, baita horien ordezkoak ere.
Ekitaldia publikoa izango da.
📅 Azaroaren 2an, astelehenean
🕛 12:00etan
📍 Mutrikuko udaletxeko Idazkaritzan
