Mutrikuko historiara hurbilduko gaitu Jabi Kastrok gaur arratsaldean

2014/05/07
Aranzadi elkarteko Etnografia departamentuko kideak herriko artxiboetatik ateratako istorien berri emango du, eta herriko kontu bitxiak ezagutzeko aukera paregabea eskaini

Aranzadi elkarteko Etnografia departamentuko kide Jabi Kastroren hitzaldia egongo da gaur, 19:00etan, Zabielen.

Kastrok Mutrikuko artxibo historikoetan egindako ikerketan oinarrituko du bere jarduna, eta herriko historia ezagutzeko aukera paregabea eskainiko du. Hitzaldian, artxiboetan topatutako hainbat kontu bitxiren berri emango duela aurreratu du ikerlariak.

Hitzaldia gazteleraz izango da.