Mutrikuko hizkerari buruz hitz egingo du Josu Larrañagak eguenean

2012/11/21
Mutrikuko hizkerari buruzko lana egindako da Larrañaga; ahozkoari eta idatzizkoari buruz ariko da.

Gure Aurrekoak egitasmoaren baitako saio berri bat egongo da eguenean. Josu Larrañaga Arrietaren txanda izango da oraingoan, eta Mutrikuko hizkeraren gainean ariko da. Saioa Herri hizkera. Enfoke egokia. Ahozko eta idatzizko erabilera izenpean iragarri dute.

Antolatzaileen asmoa hitzaldia baino haratagoko ekimena izatea da; hitzaldi-elkarrizketa bezala definitu dute. Ikus-entzuleek Larrañagari galderak egin eta harekin herri hizkerari buruzko elkarrizketa edukitzea da asmoa. "Geure hizkerari buruzko saioa izanik, herritarrei bertaratzeko gonbidapena egin nahi diegu. Eurentzat oso interesgarria izango dela uste dugu".

Hitzaldi-elkarrizketa, eguenean, 19.00etan, Zabiel kultur etxean izango da.