Mutrikuko IV. Triatloi Sprinta ospatuko da larunbat honetan, maiatzak 27.
2017/05/26
Arratsaldeko 17.00etan neskak aterako dira lehenik eta 15 min. beranduago mutilak. Izen emateak itxita daude eta guztira 204 partaide egongo dira. Goizean umeen txanda izango da Umeen Duatloi probarekin. 11.00etatik aurrera piszina ondoko esplanadan ariko dira txikiak.