Mutrikuko musika eskolak kontzertua eskainiko du zapatuan

2014/04/11

Zapatuan, 12:30ean, Mutrikuko udal musika eskolaren emanaldia izango da, Zabiel kultur etxean.

Hiru taldek hartuko dute parte: Mutrikuko Avanti eta Helbide bat taldeak eta Pasaiako White Storm taldea. Herriko taldeek Roberto Bergara izango dute zuzendari, eta pasaitarrek Josu Elberdin. Hamalau abesti ezagunez osatutako pop-rock errepertorioa eskainiko dute hiruren artean. Besteak beste, Barbie girl, Señorita, More than friends, Talk dirty eta Hegal egiten joko dituzte.