Mutrikuko Udal brigadako peoien lan-poltsa sortzeko hautaketa-prozesua
MUTRIKUKO UDAL BRIGADAKO PEOIEN LAN-POLTSA SORTZEKO HAUTAKETA-PROZESUA
Izen emateko azken eguna: apirilak 14
|
Hautapen prozesuan parte hartu ahal izateko, izangaiek ondorengo beharkizunak bete beharko dituzte, eskaera-orriak aurkezteko epea amaitu aurretik:
|
|
a) 16 urte beteak edukitzea eta derrigorrez erretiratzeko adina ez gainditzea. |
|
b) Europako Batasuneko estatu kide bateko nazionalitatea edukitzea, edo Europako Batasunak egin eta Espainiak berretsitako nazioarteko hitzarmenen bidez langileen zirkulazio askea duten estatuetakoa izatea. Aurkez daitezke, halaber, Europar Batasuneko kide den estatu baten nazionalitatea dutenen ezkontideak ere, baldin eta zuzenbidez banatuta ez badaude, bai eta nazionalitate hura dutenen ondorengoak eta haren ezkontide zuzenbidez banatu gabearen ondorengoak ere, 21 urte baino gutxiago badute, edota gehiago izanik ere haien kontura bizi badira. |
|
c) Gidatzeko baimena izatea B motakoa.
|
|
e) Eskola-ziurtagiriaren edo baliokide den tituluaren jabe izatea, edo eskuratzeko eskubideak ordainduta edukitzea. Atzerritako titulazioei dagokienez, titulua homologatuta dagoela adierazten duen egiaztagiria izan beharko da.
|
|
f) Diziplina espedientearen bitartez inolako Herri Administrazioren zerbitzutik baztertuta ez egotea edo herri eginkizunak burutzeko ezgaiturik ez egotea. Atzerritarrek egiaztatu behar dute beren estatuan funtzio publikoan aritzea debekatzen dien diziplinako zigorrik edo zigor penalik ez dutela.
|
|
Lan-kontratudun langile izendapena egiteko unean, izendatuek bete beharko dituzte Lanpostu Zerrendan lanpostuarentzat ezarrita dauden baldintza guztiak edo, bestela, aldi baterako programan ezarritakoak |
