Mutrikuko Udala bularreko minbiziaren aurkako borrokan

2021/10/19

 

Gaur, urriak 19, asteartea, Bularreko Minbiziaren aurkako Nazioarteko Eguna da. Urtero bezala, Mutriku buru-belarri ari da arduratzen minbizi horren aurkako borrokan. Izan ere, lazo arrosa duen olana bat jarri da udaletxean, gaixotasun hori duten pertsonei eta haien senideei babesa emateko helburuarekin. Ekimen honetan, mutrikuar denda askok eta bertako herritarrek ere parte hartu dute.

Egun hau dela eta, Minbiziaren aurka Gipuzkoan-ek gogorarazi nahi du elkarteak Debabarreneko eskualdean egoitza bat duela, Eibarko Ardantza kaleko 11. zenbakian, eta bertan ematen dela arreta astelehenetik ostiralera, 9:30etik 13:30era. Elkarteko profesionalek laguntza eskainiko diete pazienteei alderdi psikologikoan eta baita gizarte-gaietan ere. Diru laguntzen edo bajen kudeaketan eta material ortopedikoaren maileguan ere laguntzen dute. Eta hori guztia doan.

Eibarko egoitzako telefonoa honako hau da: 943 20 24 94.
Edozein paziente edo senide deitu dezake edozein zalantza argitzeko edo elkarteko profesionalengana jo ahal izateko.