MUTRIKUKO UDALAK “XI. LORATU MUTRIKU” EKIMENA AURKEZTU DU, HERRIKO MERKATARITZA BIZIBERRITU ETA FAMILIEN EROSTEKO AHALMENA INDARTZEKO ASMOZ.
Mutrikun, 2026ko apirilaren 30a
Maiatzaren 1etik aurrera, Mutrikun abian jarriko da “XI. Loratu Mutriku” erosketa bonuen kanpaina. Ekimen honen helburua da tokiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzuen jarduera ekonomikoa sustatzea, baita herriko familien ekonomia arintzea ere.
Mutrikuko Udalak 2020ko udazkenean jarri zuen martxan lehen bonu kanpaina, eta honek eragin positiboa izan zuen herriko hainbat sektoretan. Herritarren aldetik ere harrera oso ona izan zuen, eta askok eskertu zuten halako ekimen bat abian jartzea. Horregatik, urtez urte errepikatzea erabaki da.
Aurreko edizioek izan duten arrakasta ikusita, 2026an ere kanpaina mantentzea erabaki da. Udaberriko bono kanpaina, maiatzaren 1ean hasiko da eta maiatzak 17a arte iraungo du.
Kanpaina honen bidez, udalak 40.500 euroko mugimendu ekonomikoa sustatu nahi du tokiko merkataritza eta ostalaritzan, eta, aldi berean, 13.500 euro bideratu herritarren erosteko ahalmena indartzera.
Bono kanpainaren ezaugarriak
Udalak, 15.000 € -rekin, 1.350 bono finantzatuko ditu. Bono sorta bakoitzak 30€-ko balioa izango du eta frakzionatuta egongo da: 10 €-ko frakzio bat eta 5€ko 4 frakzio.
Mutrikuko Udalak salgai jarritako 30€ ko balioko bonua erostean, herritarrak 20 € ordainduko du eta udalak gainerako 10 € ak jarriko ditu.
Bonoak erosi ahal izateko nahitaezkoa izango da Mutrikun erroldatuta egotea. Honez gain, 6 urtetik gorako herritar bakoitzak, gehienez, bono sorta bat erosi ahal izango du.
Bonuak kanpainara atxikitutako establezimenduetan bakarrik erabili ahal izango dira eta behin bonoak erosi ondoren, ezingo dira itzuli, ez eta dirutan trukatu ere.
Erosketa-tiketaren zenbatekoa bonuaren frakzioaren kopuru bera, edota, handiagoa izan beharko da.
Bonuak turismo bulegoan egongo dira eskuragarri maiatzaren 1etik aurrera. Turismo bulegoaren ordutegia honako hau da:
Asteartetik ostegunera: 10:00 – 14:00, ostirala eta larunbata: 10:00 - 14:00 eta 16:00 - 18:00 Igandea: 10:00 – 14:00. Astelehenetan ITXITA.
Erosteko nortasun agiria erakutsi beharko da, eta norbaiti bertaratzea ezinezkoa bazaio, lagun edo familiako kideren batek eros dezake bere bonoa nortasun agiriaren kopia bat erakutsita.
Erosketa bakoitzean, gehienez ere 2 bonu erosi ahal izango dira batera. Bonuak ordaintzeko lehentasunezko sistema banku txartela izango da, ezinezkoa den kasuetan bakarrik onartuko da esku-dirua.
Bonu guztiak aldi berean erabili ahalko dira edo banaka. Hori bai, erosketaren balioa bonuaren berdina edo gehiago izan beharko du beti, hau da, bonuekin ordainduta ez da itzulketarik egingo esku-dirutan ezta bonu txikiagotan ere. Erosketaren balioa bonuaren kopurua baino handiagoa denean, falta dena diruz ordaindu beharko da.
Kanpainaren inguruko informazioa eta parte hartze arauak: www.mutriku.eus web orrian aurkituko dituzue.
Kanpainaren iraupena
Kanpaina honek bi asteko iraupena izango du, maiatzaren 1etik 17ra. Epe horretatik aurrera, ezingo dira gastatu erositako banoak.
Parte hartzen duten establezimenduak
Bonuak Mutrikuko 33 establezimendu hauetan erabili ahalko dira:
ALAZNE OPTIKA, ALBARO DENDA, ALBOKA OKINDEGI ETA KAFETEGIA, ALDABA BURDINDEGIA, ALDAPAN DENDA, ALDAY HORTZ KLINIKA, AMETZA TABERNA, APAIN ESTETIKA ZENTROA, APARRA ARROPA DENDA, APARTAK ILEAPAINDEGIA, ARRIZABALAGA HARATEGIA, BARE BARE TABERNA, BIGARA FRUTA DENDA, DILAITZ BARNE DISEINUA, GARAIA ARROPA DENDA, GOTZON ARRAINDEGIA, IRATXE MASAJEAK, ISLADA FISIOTERAPIA, IRIPE ELEKTRA DENDA, ITXASNE FRUTATEGIA, JOSEBA ELEZGARAI MASAJE ETA OSTEOPATIA, JOSUNE ILEAPAINDEGIA, KALBAIXO JATETXEA, LASUEN ELEZGARAI BOTIKA, LEKUBE BURDINDEGIA, LON APRAIZ BOTIKA, MADARIAGA PAPERDENDA, MAIDER PINTO ESTETIKA ETA TERAPIA ENERGETIKOAK, MANEIRO LENTZERIA, OLAIZOLA ARROPA DENDA, SABINA DENDA, TXIMAK ILEAPAINDEGIA, ZELAIETA JATETXEA, ZIORTZA ILEAPAINDEGIA
Mutrikuko Udalak bereziki azpimarratu eta eskertu nahi du herriko establezimenduek kanpaina hau gauzatzeko egiten duten ahalegina; izan ere, ez dute etekin zuzenik jasotzen. Gainera, bonuen bidezko diru kopuru osoa aurreratu behar izaten dute.
