MUTRIKUKO UDALAK MUTRIKUKO UDALERRIAN DAUDEN LANDA-LURRAK SALEROSKETA BIDEZ EROSTEKO LEHIAKETA

2022/06/15

 

Mutrikuko Udalak, ingurumena babesteko dituen eskumenen barruan, helburu hori lortzeko hainbat jarduera egiten ditu. Mutrikuko Udalak jakin badaki gaur egun desoreka dagoela udalerriko landa-eremuko titulartasun publiko eta pribatuko jabetzen proportzioan, eta udalerriko natura-ingurunea behar bezala babesten eta kontserbatzen laguntzea erabaki du, lan hori partikularrek bakarrik egin ez dezaten, lursail batzuen jabeek, alegia. Azken batean, lursailak lursail publiko bihurtzeak gizarte osoari eragingo dio eta onura nahiz gozamen publiko arduratsua ahalbidetuko du.

Mutrikuko Udalak, mendien degradazioaz jabetuta, ingurumenaren aldetik degradatuta dauden eremuak lehengoratzeko konpromisoa hartu du. Era berean, ekintza horiek gauzatzearen helburua da gure ingurune naturalaren balioak herritar guztiei hurbiltzea eta ingurune hori babesteko beharraz kontzientziatzea.

Hau guztia kontuan izanda, Mutrikuko Udalak Mutrikuko udalerrian dauden landa-lurrak salerosketa bidez erosteko lehiaketa jarri du abian. Salerosketa-prozedurarako eskaintzak aurkezteko azken eguna ekainaren 22a izango da, egun hori barne.


Parte hartzeko oinarriak eta informazioa:
https://www.mutriku.eus/eu/udala/tramiteak/kontratatzaile-profila/mutrikuko-udalerrian-dauden-landa-lurren-salerosketa