Mutrikuko Udaleko Politika Soziala Sailak eta Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute bihar

2013/02/27
Etxez-etxeko laguntza jasotzen duten pertsonek beharrezko dituzten medikamenduen erabilera egokirako programa martxan jarriko du hitzarmena sinatzeak; ekitaldia, 13:00etan, pleno aretoan izango da.

Bihar, hilak 28, Politika Soziala Saileko arduradun Arrate Urangak eta Gipuzkoako Farmazilarien Elkargoko ordezkari Angel Garay jaunak lankidetza-hitzarmena sinatuko dute. Haren bidez, etxez-etxeko laguntza jasotzen duten pertsonek beharrezko dituzten medikamenduen erabilera egokirako programa martxan jarriko da.

Programa horri esker, besteak beste, medikamentuekin gertatu izan diren jazoerak (medikamentua hartzea ahaztea, betebeharrak ez betetzea, akatsak, medikametuen administrazioarekin arazoak…) ekiditea lortu nahi da.

Programa, lehenengoz, Donostian eta Legazpin jarri zuten martxan.

Lortutako emaitzengatik sarituak izan ziren. Espainia mailan, farmazien iniziatiba onena bezala izendatua izan zen. Emaitzak ezinhobeak izan zirenez, gainontzeko herrietara zabaldua dago programa Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailarekin sinatutako hitzarmen bati esker.