MUTRIKULAN 2020

2021/01/21
Urtarrilak 28an amaitzen da Mutrikulan dirulaguntza eskatzeko epea.

Mutrikuko Udaleko garapen sailak, 2013tik hasita urtero atera izan du Mutrikulan izeneko dirulaguntza lerroa. Urtetik urtera aldaketak izan diren arren, laguntza hauen helburua, Mutrikun enplegu sorrera eta enpresa-ekimenen garapena bultzatzen da.


2020ko DEIALDIA


Enpresa irekitzean sortzen diren lanpostuak diruz laguntzeaz gain, irekitzeko eginiko inbertsioak ere diruz lagunduko dira.
Oinarrietan azaltzen denez, bi dira diruz lagunduko diren kapituluak: Enpresa-proiektu berrien sustapena eta enpleguaren sustapena.


Enpresa-proiektu berrien sustapena:


Oinarri hauen xedea da Mutrikun enpresa berriak ezartzeko enpresa-ekimenei diruz laguntzea. Zenbait udal zergaren kontzeptuan obariak aplikatuko dira eta baita inbertsioak diruz lagundu ere. Enpresa jartzeko garaian alokairu bat badu ekintzaileak, alokairuaren portzentai bat ere diruz konpentsatuko zaio. Dirulaguntzetara aurkezten diren ekimenak gutxienez 18 hilabeteko iraupena izan beharko dute.


Enpleguaren sustapena:


Mutrikun kalitateko lanpostuak sustatze aldera, Itzuli beharrik gabeko diru laguntzak emango dira langileak kontratatzeagatik, ekintzailea bera barne. Enpresa berriek zein aurretik martxan dauden enpresek eskatu ahal izango dute laguntza hau eta kontratazio berriek Ordenantza hau argitaratu aurreko langile kopurua handitu beharko dute. Beharrezkoa izango da gutxienez 18 hilabeteko lanpostuak bermatzea.


Enpleguaren sustapenerako atalean, bereziki emakumeak, zein lan-merkatuan sartzeko zailtasun bereziak dituzten kolektiboak, lan-munduan sartzea sustatuko da.


Eskatzeko epea:


Dirulaguntza hauek eskatzeko epea urtarrilaren 28an amaituko da.


Dirulaguntzaren zenbateakoa:


Guztira Mutrikuko Udalak 20.000€ko partida bat du dirulaguntza hauei aurre egiteko.
Aurkezten diren enpresen gastuak aztertuko dira eta horren arabera kalkulatuko da laguntza kopurua.

Enpresa proiektuen sustapenean, udal zergen gaineko hobari ezberdinez gain, inbertsioa lagunduko da diruz, kriterio hauen arabera:

a 100.000 €-tik gorako inbertsioak,% 6ko laguntza, gehienez 10.000 €-koa.
b 50.000 €eta 100.000 €arteko inbertsioak,% 6ko laguntza, gehienez 6.000 €.
c 50.000 €baino gutxiagoko inbertsioak, laguntzaren% 25, eta 3.000 €gehienez.

Lanpostu berrien sustapenari dagokionean berriz, 2020an alta emandako enpresetan sortzen den lanpostu bakoitzeko 1.000€ko laguntza emango da oinarri moduan. Kopuru hau handiagoa izan daiteke baldintza konkretu batzuen arabera.


Informazio gehiago eta dokumentazioa:

 oinarriak

Ekaera orria

Bestelako dirusarreren aitorpena