Mutrikuren jatorria: itsasoa ardatz duen historia bat.
2009/04/14

Irailak 30 arte ikusgai egongo da Zabiel jauregian Mutrikuko historiari buruzko erakusketa.
Itsasoak historian zehar Mutrikuko populaketaren egituraketan izandako eragina bilduko da, Erromatar garaitik hasita Erdi Aroaren bukaera bitarterainoko epeari dagokiona. Egituraketa horren azken maila Mutrikuko hiribilduaren sorrera eta gertakari horrek eragindako aldaketa ekonomiko, sozial eta politikoak izan ziren.
ORDUTEGIA
Osteguna eta ostirala
18:00-20:00
Larunbata eta igandea
12:00-14:00 / 18:00-20:00
LEKUA
Zabiel Kultur Etxea