Nahia Quincoces eta Oier Ariznabarreta, Mutrikuko Arno Trail Sprint Race mendi lasterketaren irabazle

2013/09/10
Guztira 62 lagunek partu hartu dute lasterketan; antolatzaileak pozik agertu dira.

Lehenego emakumeak zein gizonak ordubetetik behera behar izan dute 7,56 kilometroko ibilbidea osatzeko. Emakumezkoetan Nahia Quincoces mendexarra (Bizkaia) izan zen irabazlea, gizonezkoetan, berriz, Oier Ariznabarreta durangarra (Bizkaia).

Mendexarrak 51.08ko denbora behar izan zuen helmugarainoko bidea egiteko. Bigarren sailkatua Maialen Sebastian izan zen (58.41); brontzea PIlar Arriola elgoibartarrak eskuratu zuen (1.03.38). Lehenengo mutrikuar neska Amaia Elosegi Azpiazu izan zen: 01.09.37an sartu da helmugara.

Oier Ariznabarreta durangarra izan zen helmugan sartzen lehen gizonezkoa, 40.01eko denborarekin. Igon Manzisidor debarrak irabazi zuen zilarra (41.19) eta Iñigo Iarizek brontzea (41.44). Lehen mutrikuar mutila Iñigo Agirre izan zen, eta lehenengo auzotarra Xabier Astigarraga. Hurrenez hurren, 42.22 eta 47.16ko denbora behar izan zuten ibilbidea osatzeko.

62 parte hartzaile aritu ziren zein baino zein, lasterketan, eta Kalbaixoko Kofradiako kideak oso pozik agertu dira bai kopuruarekin, bai lasterketaren joan-etorriarekin. Bukaeran, zozketa eder bat egon zen, eta opariak guztientzat.

 

 

 

ITURRIA: Hitza