Nautilus Zentrora bisita eta Txalupaz Irteera Mutrikuko Flysch Beltzera

2010/08/31
Mutrikuko Flysch beltzaren edertasunaz gozatu eta Jesus Maria Narvaez-en amonite bilduma ezagutzeko aukera ondorengo egunetan izango da: irailak 11 eta irailak 25.

Nautilus Mutrikuko Ikasgune Geologikoko  fosil pieza ikusgarriez gozatu eta beraien jatorria ezagutzeko aukera paregabea eskaintzen da bisita hauetan.

Jesus Maria Narvaez jaunak 30 urte luzez bildutako fosil bildumak, Mutrikuko kostalde eder honek duen balioa erakusten du. Bestalde, era errazean, gure herria eta euskal herriaren sorreraren nondik norakoak ezagutu eta orain 100 miloi urtera bidaiatzeko ezinbesteko hitzordua da hau.

Bisita osatzeko, Mutrikuko Flysch Beltza ezagutzeko irteera egingo da txalupaz, bertako itsaslabar ederren ikuspegi paregabea edukitzeko. Anima zaitez, eta egin zure erreserba!

 

Bisitari buruzko informazio gehiago eta erreserbak

inforamazioa eta erreserbak

Nautilus-i buruzko iformazio gehiago

Nautilus