Olatz Salvador + Ekiza kontzertuan MRKren eskutik

2016/04/27
OLATZ SALVADOR + EKIZA MUTRIKUKO GAZTETXIAN APIRILAK 29, OSTIRALA, GAUEKO 22:30tan SARRERA: 3€
Ekiza
Jurgi Ekizak, Willis Drummond taldearen etenaz baliatuz, bakarkako ibilbideari ekiteko erabakia hartu, eta 10 abestiz osatutako diskoa argitaratu berri du. Barruko sentimentuak kanporatzeko beharrak bultzatuta, eta inolako aurreiritzirik gabe, gorputzak eskatzen zionaz baliatuz soilik. Abestien sormen prosezu guztia berak bakarrik burutua izan da, nahiz eta grabatzerako orduan bidelagunik izan duen. Besteak beste; Cédric Lepine baterian, Niko Perret tromboian eta Jeremi Garat Celloan. 

"bH036-DG" izenez argitaratutako diskoa bIDEhUTS kolektiboaren bidez kaleratua eta Bonbereneako estudioan Txap-en gidaritzapean grabatua izan da. Zuzeneko emanaldiei dagokionez, kitarra, loopera eta beste hainbat aparailu lagun dituelarik azaltzen da taula gainera, beste musikariren laguntzarik gabe, abestien gordintasuna eta intimotasuna agerian utziz. 
 
Olatz Salvador
Skakeitan taldeko teklatu jolea bere bakarkako egitasmoan murgildua dabil azken boladan. Gitarra eskuan, kantu propio eta bertsioekin osatzen du zuzeneko kantu zerrenda, giro akustikoetan.

--