Olentzerok Mutrikuko umeen eskutitzak batuko ditu gaur

2014/12/24
San Miguel ikastetxetik aterako da 17:55ean, eta Erdiko kalen gora Goiko plazaraino joango da.

Heldu da herriko ume askok eta askok gogotsu itxarotzen zuten eguna: Olentzeroren etorrera. Olentzero udaletxe azpian jarriko da umeen eskutitzak jaso eta euren nahi, desio eta ametsak entzuteko.

Olentzero San Miguel ikastetxetik aterako da oinez, 17:55ean. Handik zaharren egoitzara joango da lehendabizi eta ondoren, kutxa pareraino. Behin horra helduta, gurdira igo eta Beheko plazarantz egingo du. Azkenik,  Erdiko kalean gora Goiko plazaraino joango da, eta udaletxe azpian lekua hartuta, umeekin egoteko tartea hartuko du.