Ondarbeltzeko kantinaren ustiaketa zerbitzua lehiaketara atera du Udalak

2013/05/03
Iragarki ofiziala joan den barikuan argitaratu zen; eskaintzak egiteko epea maiatzaren 13an bukatuko da.

 

Ondarbeltz kantinaren ustiaketa zerbitzua lehiaketara atera du Udalak. Gipuzkoako Aldizkari Ofizialak joan den barikuan, apirilaren 26an, argitaratu zuen iragarkia, eta baldintza guztiak udalaren webgunean, kontratatzailearen profilean ere aurki daitezke.

Interesatuek maiatzaren 13a baino lehen egin beharko dituzte eskaintzak.