Ondarroako jaietatik etortzeko autobus zerbitzu berezia egongo da

2014/08/12
Abuztuak 13tik 14rako goizaldean eta abuztuaren 17tik 18rako goizaldean hiru autobus jarri ditu Udalak.

Ondarroako jaietatik Mutrikura bueltatzeko autobuse zerbitzu berezia jarri du Udalak. Bi egunetan egongo dira autobusak goizaldean: abuzutaren 13tik 14rako goizaldean eta 17tik 18rakoan.

Goizaldeko autobus zerbitzuaren ordutegia honakoa izango da: 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan. Autobus guztiak Ondarruko moilako geltokitik aterako dira, eta bidaiak euro bat ablioko du.

 

Andramaixetako egitaraua HEMEN.