Ondarroako jaietarako autobus zerbitzua jarri du Udalak

2013/08/14
Goizaldean bueltan etortzeko zerbitzua 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan izango da; portuan egongo da geltokia.

Udalak Ondarroako jaietatik bueltan etortzeko autobus zerbitzu berezia jarri du martxan. Autobusak hilaren 14an eta 15ean egongo dira.

Autobusaren geltokia portuan egongo da eta hiru ordutan aterako dira Mutrikurantz: 01:00ak, 03:00ak eta 05:00ak. Euro 1 balioko du bidaiak.

 

Ondarroako jaietako egitaraua hemen.