Ondarroako jaietatik gauez bueltatzeko autobusak jarri ditu Udalak

2012/08/13
Gaur eta barikuan Ondarroako jaietara joateko asmoa dutenek bueltarako autobusa edukiko dute. Ondarroako moilako geltokian batuko du jendea. Euro baten truke bidaiatu ahal izango dute herritarrek.

Hiru ordutan abiatuko dira Ondarroatik Mutrikura. Abuztuaren 14 goizaldean zein abuztuaren 18 goizaldean ondoko ordutegietan egongo dira autobusak: 01:00etan, 03:00etan eta 05:00etan.