'One minute for conductors filma ikusteko aukera egongo da gaur

2014/03/14
Filmari buruzko datu gehiago eta aurrerapena barruan aurkituko duzue; sarrera doan da.

Gaur gauean, One minute for conductors filma-dokumentala ikusteko aukera egongo da. Emanaldia, 22:00etan, Zabielen izango da. Sarrera doan izango da.

  • Sinopsia. Italia. Mundu osoko 130 gazte astebete luzatzen den txapelketa batean parte hartzen dute. Helburua: orkestra zuzendari onena izatea. Zuzendarien kamerak bost finalisten prestakuntza, pozak eta etsipenak jasotzen ditu, baina gauza guztien gainetik, musikari dioten maitasuna, eta orkestra zuzentzearen zirrara transmititu nahi dute. Hautagaiek euren lanbideaz emozioz hitz egiten dute eta beraien etorkizunaz hausnarketa bat egin nahi dute. Nahiz eta epaimahaiari bizkarra ematen egon, badakite begi guztiak euren gain daudela eta aukera bakarra dutela. Minutu gutxi batzuetan, epaimahaiari sinistarazi behar diote, etorkizuneko zuzendari onenetarikoa izateko indarra, prestakuntza eta karisma dutela.

  • Hizkuntza: Jatorrizko hizkuntza: gaztelera, alemana, ingelesa, italianoa eta japonesa. Azpitituluak: gaztelaniaz

  • Iraupena: 87 minutu