'Opera gaua'-ren grabazioa herritarren eskura

2012/11/15
Mutrikuko musika bandak hainbat herritarrekin elkarlanean aurrera eramandako ekimena erosteko aukera dago; 16 abesti biltzen dituen CDak turismo bulegoan daude

Mutrikuko Musika Bandak, Opera Gaua kontzertua CD formatuan salgai jarri du. Erosi nahi duenak turismo bulegoan eskura ditzake 8 euroren truke. CD-an 16 abesti daude: ekainaren 30ean, Jasokundeko Andra Mariaren elizan emandako kontzertuan zuzenean garabatutakoak guztiak.

CD-a lortzeko zortzi euroak ordaintzeaz gain, bada CD-a lortzeko beste biderik: Mutrikuko Musika Bandaren bazkide egitea da. Modu horretan, bazkideek, Opera Gaua-z gain, Udaberriko eta Santa Zezilia Eguneko kontzertuetako CD-ak ere jasoko dituzte. Bazkide kuota 15 eurokoa da. Bazkide egiteko bete beharreko paperak turismo bulegoan utzi dituzte. "Behininprimakiak beteta, bandako kontzertuetan edo musika eskolan entregatu daitezke", azaldu dute bandako kideek.

Edozein zalantza izanez gero, edo informazio gehiagorako mmbbazkideak@gmail.com helbidera idatzi dezakete herritarrek.

Bestalde, bandako kideek jakinarazi dutenez, azaroaren 24an, bandaren emanaldia egongo da: Santa Zezilia Eguna Eguneko kontzertua. Santa Zezilia musikarien zaindaria izanik, musika bandak 13:00etan, Zabiel plazan, egun horri lotutako emanaldia eskainiko du.