Osasun Etxe Berria

2009/01/31
Osasun etxe berria, azpiegituraren onura nabarmena suposatzen du. Inbertsioa 1.530.000 eurotakoa izan da eta 12 kontsultaz osaturik dago, zaharrean baino 4 gehiago.

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailbura, Gabriel Inclán Jaunarekin, eta beste hainbesteren artean, Mutrikuko Alkate Josebe Astigarraga Anderearekin, eta Mutrikuko Osasun Etxearen arduraduna den Arantza Aranburu Anderearekin, Mutrikuko Osasun Etxe berria inauguratu zen atzo. Eraikin berriak 740 metro karratu izngo ditu, eta guztira 600 erabilgarriak, hau da, Osasun Etxe zaharraren halako bi.

Osasun Etxe berria Jose Antonio Agirre eta Domingo Ibaibarriagaren bidegurutzean kokatzen da, GI-638 bide ertzean, eta, horregatik, ailegaerraztasuna ziurtaturik dago, ez eta orain arte bezala, nahiz eta aldapatsua izan berri hau.