Parte hartze handiarekin hasi dira Samikollako jaiak

2013/09/10
Eguraldi txarra egon arren, gaur jaiak aurrera egingo du; hamaiketako parke pareko garajean emango dute.

Zapatuan hasi ziren Mutrikuko Samikolla auzoko jaiak, jendez beteta. Izatez, San Nikolas Eguna martitzena bada ere, auzotarrek astebukaera hartu nahi izaten dute.

Hartara, zapatuan hainbat ekimen egin zituzten, bazkaria eta umeentzako jolasak, besteak beste. Zezen txikiekin ere ondo baino hobeto pasatu zuten herritarrek. Aulki jokoa eginez, zezen txikiak ezusteko asko eragin zituen parte hartzaileengan. Baina irribarrea ahoan zutela, denek ondo pasatu zuten.

Jaiak gaur jarraituko du, urteroko omenaldiarekin eta mezarekin. Eguraldi ona ez egon arren, auzotarrek jaiarekin aurrera egingo dutela jakinarazi dute. Aldaketa bat egin behar izan dute: omenaldi ondorengo hamaiketako parke pareko garajean egingo dute.

 

ITURRIA: Hitza