Paseoak eta kirola egiteko ordutegiak

2020/05/02

Covid-19 koronabirusaren hedapenari aurre egiteko hartutako neurria izan zen konfinamendua. Hortik irteteko plana diseinatu dute osasun-agintariek.

Helburu nagusia: gaixotasunaren hedapena ebitatzea, bizimodu normalerantz poliki-poliki abiatuta.

Orain arte ondo egindakoa bide onetik egiten jarraitzea dagokigu. Horretarako, hainbat neurri prestatu dira herritarrok kalera modu antolatuan irten eta multzo handitan batu ez gaitezen. Neurriekin batera, autobabesa eta elkarren arteko zaintza zaintzea eskatzen da.

Mutriku, 5.400 biztanleko herria izanik, honako neurrien pean dago:

(Udalerri osoa hartu behar dugu kontuan, entitate juridiko  bakarra gara eta. Inguruan beste errealitate batzuk daude, entitate juridiko ezberdinekoak. Ezin parekatu).

 PASEOAK ETA KIROLA EGITEKO ORDUTEGIAK

ADIN TARTEKA IRTEN BEHARKO DA

14 urtetik gorakoak      06:00-10:00 eta 20:00-23:00

70 urtetik gorakoak      10:00-12:00 eta 19:00-20:00

14 urtetik beherakoak  12:00-19:00

kirolari ez profesionalak 06:00-10:00 eta 20:00-23:00

KIROLA: bakarka, inorekin kontakturik izan gabe, egunean behin, udalerri barruan.

PASEOAK: Etxe bereko bi lagun gehienez, egunean behin, etxetik kilometro batera gehienez. (Mendeko pertsonak kanpoko laguntzailearekin joan daitezke).

  • Kirola egiteko eta pasiatzera joateko, ezin izango da kotxea hartu eta beste toki batetik abiatu. Beti etxetik irten behar da.
  • Bai kirola egitera bai paseatzera egunean behin bakarrik irten ahal izango da.
  • Etxe bereko bi lagun irtengo dira gehienez batera.
  • Umeekin, gehienez 3, heldu bakarra irten ahal izango da.
  • Uretako kirolik ez egitea gomendatzen da.

Neurri hauek guztiak normaltasunaren bidean urratsak dira. Poliki-poliki neurriak zabaltzen joateko, errespeta ditzagun oraingoak.