Presoen eskubideen aldeko mozioa onartu du Mutrikuko Udalak

2012/12/26
Bildu eta Berdeen aldeko botoekin onartu da; EAJ abstenitu egin da.

Herrira mugimenduak eskatutako mozioa da urteko azken Osoko Bilkuran onartutakoa.

Mozioan onartu diren puntuak hurrengoak dira

1. Espainiako Gobernuari eskatzea presoen eta haien hurbilekoen giza eskubideak errespetatzen dituen espetxe politika aplikatzeko. Neurri hauek zigorra bizilekutik hurbil betetzeko eskubidea eta osasun eskubidea bermatu behar dituzte, baita beraien zigorra bete duten presoen askatasuna eta zigorraren 3/4ak (edo 273ak) bete dituztenen baldintzapeko askatasuna.

2. Udalaren kezka adieraztea astebururo presoen senitarteko eta lagunek sufritzen duten arriskua dela-eta, eta elkartasuna adieraztea sakabanaketaren biktima guztiei.

3-Aditzera ematea Udala prest dagoela herriko bizilagun presoen giza eskubideen defentsan lan egiteko, eta haien senitarteko eta hurbilekoen egoera arintzeko.

4-Horregatik guztiagatik, udal honek bat egiten du Herrira mugimenduak deiturik urtarrilaren 12an Bilbon Giza eskubideak, konponbidea, bakea. Euskal presoak Euskal Herrira goiburuarekin egingo den mobilizazio orokorrarekin, eta adieraten du prest dagoela akordio sozial zabal horren alde lan egiteko.

5-Udal honek erabaki honen berri emango die herritarrei, eta bakearen eta giza eskubideen errespetuaren aldeko lanean inplikatu daitezen animatuko ditu udalerriko bizilagunak.