Realak 400.000 euro ordainduko dizkio Mutrikuri Illarramendiren prestakuntzarengatik

2013/11/19

Mutriku Futbol Taldeak adierazi duenez, adostasunera ailegatu dira Realarekin Asier Illarramendi futbol jokalariaren prestakuntza eskubideei dagokienean. Horrela, 400.000 euro bueltan jasoko ditu Mutrikuko klubak.

Illarramendi Mutrikun hasi zen futbolean jokatzen, eta handik joan zen Real Sociedad taldera. Gaur egun Real Madrilen jokatzen du mutrikuarrak.

Mutrikuko klubaren urteko aurrekontua 60.000 eurokoa da. Beraz, Realetik jasoko duen kopuru horrekin “etorkizunerako bermea” daukala esan dute klubeko kideek.

ITURRIA: HITZA