Rubioren eta Basurkoren memorialak jokatuko dira zapatuan

2013/09/04
Basurkoren meorialean gazte mailako hiru talde ariko dira nor baino nor; Rubioren oroimenez, Debako, Ondarroako eta Mutrikuko nagusiek jokatuko dute.

Mutriku Futbol Taldeari lotutako bi gizon hartuko dituzte gogoan futbolzaleek zapatuan: goizean, Migel Angel Basurko eta arratsaldean, Juan Jose Egia Rubio.

Goizean gazte mailako jokalariak aterako dira zelaira Basurkoren memoriala jokatzera: Ondarroako Aurrera, Berriatuko F.T. eta Burumendi elkarren aurka ariko dira, 11:00etatik aurrera.

16:30ean, berriz, nagusien mailan jokatzen dutenen futbolarien txanda izango da. Rubioren oroimenez, hiru partida jokatuko dira. Lehendabizikoan, Aurrera eta Amaikabat jarriko dira aurrez aurre. Bigarrenean, partida hortako galtzailea Mutrikuko taldearen aurka ariko da, eta azken partidan, lehendabiziko partidako irabazleak herriko taldearekin neurtuko ditu indarrak.

Basurko memoriala