Sagrario Merodiok 100 urte bete ditu.

2018/02/16

Gaur, otsailak 16, Asturiasen jaio zen Sagrario Merodio mutrikuarrak 100 urte bete ditu. Azken hamar urteetan bere etxe den Mikel deuna Erresidentzian izan den ekitaldi xumean, omenaldia egin diote. Bertara bildu dira familiakoak, udal ordezkariak, Alkatea buru zela, Anaiarte Biltokiko ordezkariak, Nagusilan elkarteko kideak, Erresidentziako langileak eta Erresidentziako bere lagun guztiak. Zorionak abestu diote eta lore artean opa izan diote egun eder bat.