Saltillo ontzia ezagutzan zehar nabigatzen ari diren gazteekin iritsiko da Mutrikura

2022/07/08
UPV/EHUko eta Bordeleko Unibertsitateko ikasleek Santurtzi eta Hendaia / Donibane Lohitzune (itsasoaren arabera) arteko itsas zeharkaldi honetan parte hartuko dute. Uztailaren 11tik 20ra bitartean egingo da, eta euskal kostaldeko hainbat enklabe bisitatuko dituzte, Mutriku besteak beste, herritarrentzako doako jarduera irekiak ere egongo direlarik.


Saltillo, Euskal Herriko Unibertsitatearen itsasontzia, izango da Uda Ikastaro honen lehenengo edizioaren egoitza: "Itsasoari begira dagoen unibertsitatea: Saltillo eskolaontzian ezagutzaren bidez nabigatzen". Ikastaro honen helburua itsasoari begira dauden UPV/EHUko unibertsitate-enklabeen zientzia-, prestakuntza- eta dibulgazio-lanak ezagutaraztea da. Ikastaro hau, gainera, Mugaz Gaindiko Uda Ikastaroen - UNUM programaren barruan kokatzen da, lehenengo edizioa Baionan ospatuko delarik. Singladurak lehorrean ere (Santurtzin, Mutrikun, Donostian eta Hendaian / Donibane
Lohitzunen) jarriko du arreta, publiko guztiei irekitako doako jarduera irekiekin eta hitzaldiekin, eta Mutrikuko Udaletxearen babesa jaso du.

Hauek izango dira doako jardunaldiak Mutrikun:


- Uztailaren 14ean Zabiel Kultur Etxean goizeko 11etan: Itsas Teknologia Berriztagarriak:
oraina eta Etorkizuna / Itsas energia berriztagarrietarako itsaspeko ibilgailuak. Hizlariak
Eider Robles (Ingenieritza elektronikoan doktorea - TECNALIA) eta Iñigo Martínez de
Alegría (Zientzietan doktorea - UPV/EHU) izango dira.


- Uztailaren 19an Zabiel Kultur Etxean goizeko 11etan: Espezie berriak euskadiko
akuikultura jasangarrirako: korrokoiaren erronka eta aukera. Hizlariak Manuel Soto
López (Biologia zelularreko katedraduna - UPV/EHU) eta Jon Lekube (Telekomunikazio
ingeniaria - EVE) izango dira.

Jardunaldi irekietara 15 minutu lehenago iristea gomendatzen da erregistroa egite
aldera. Izena ematen duten lehenengo 10 pertsonek Mutrikuko olatu plantari bisita
egiteko aukera izango dute.


Itsas zeharkaldia egiten ari diren gazteak euren esperientzia partekatzeko aukera ere
izango dute.


Ikastaroaren informazioa: hemen.


Jarduera irekiak kostaldean zehar: informazio + hemen.