San Fermin bezpera ospatu dute umeek gaur, Txantxogorriri esker

2012/07/06
Ohiturak agintzen duen legez jantzita eta egunkariak eskuan hartuta herriko umeek Goiko Plaza hartu dute gaur goizean. Santuari euskaraz abestu ondoren, entzierroa egin dute Samikollaraino. [Udalak ateratako argazkiak ikusi eta jeisteko aukera dago barruan].

Txantxagorri aisialdi taldeak, urtero ohi duen bezala, udaleku irekiak martxan ditu. Eta gaur, egutegiari jarraituz, San Fermin bezpera ospatu dute. Zuri-gorriz jantzitako umeek gustura pasa dute eguna. Entzierroan slataka ibiltzeko aukera ez ezik, txikienek pottoketan ibiltzekoa ere eduki dute. Nagusiagoak Samikollako parkean gelditu dira jolasean, eta nagusienak, berriz, hondartzara joan dira. 

Eguneko argazkiak ikusi edota jeitsi ditzakezue hemendik.