San Isidro Eguneko meza egingo da Olatz auzoan

2013/05/14
Meza amaitutakoan, umeentzat goxokiak banatuko dituzte.

Bihar, maiatzak 15, San Isidro Eguna izanik, Olatz auzoan, ohikoa duten elizkizuna mantenduko dute. Elizkizuna 12:30ean izango da. Meza amaitutakoan, goxokiekin bolo egingo dute haurrentzako .

Bihar ez ezik, domekan ere Olazko ermitan meza egongo da ordu berean, eta amaieran, berriro ere, haurrak "goxokiak harrapatzeko" aukera edukiko dute.