San Jeronimo Eguneko ospakizunera joateko autobus zerbitzu berezia egongo da

2014/09/28
Txanbolingo paradatik aterako da autobusa martitzen goizean; jaia amaituta bueltarako aukera ere egongo da.

San Jeronimo Eguna ospatuko dute Mijoa auzoan martitzenean, hilak 30. Herritarren bertaratzea errazteko asmoarekin autobus zerbitzu berezia antolatu du Udalak.

Autobusak 11:00etatik 11:30era bitartean Mijoa auzorantz aterako dira Txanbolingo geltokitik. Eta bueltarako, 13:30etik 14:00era bitartean ariko da autobusa martxan. Bidaia bakoitzak 50 zentimo balioko ditu.

San Jeronimo Eguneko egitaraua honako hau da:

  •     11:00. Meza.
  •     Ondoren. Kañamares anaien eskutik, herri kirolak.
  •     17:00. Umeentzako jaialdia; pailazoak, Ibiriko abereak…
  •     Jaiei amaiera emateko. Erromeria berezia DJ SanJerekin.
  •     Azkenik. Errifen zozketa.