San Jeronimoko Jaixak.

2011/09/28
Irailak 30etik urriak 2-ra ospatuko dira San Jeronimo auzoko jaixak.

Mijoa auzuan, Mutriku-Ondarru bidian,

Holakoik eztezu topatuko mundu guztian!!!

 

IRAILAK 30 BARIXAKUA (SAN JERONIMO EGUNA)

 

10:30 etan  TXISSSSS PUM!!!! TXUPINAZUA!!!! Hasi dia jaixak!

11:00 etan MEZIA

 Jarraixan  ezin dia falta HERRI KIROLAK!!!!

Harri jasotzen Goenatxo  aita semeak eta auzoko gazteen indar erakustaldi bikaiña.

17:00etan  KIKI eta  KOKO pailazoek “Sustrai bizi-biziak” ikuskizuna eskeiniko digute.

18:00etan Muuuuuuu!!!! Hemen dator IBIRI ta beakin hainbat animali, harrapatuko zaitxu ta argi ibili.....!!!!!

20:00retan San Jeronimo eguna izanda, ezin falta erromeixa,  horretarako gurekin izango degu KUPELA taldea !!!

23:00ak aldea Larrain dantza eta trikitixa, mobitzeko billurrik gabe ipurdixa!!!

 

URRIAK 1 ZAPATUA

Javier Castro eta Diego Mendoza Aranzadiko etnografoen eskutik:

10:00etan Artzain errekako errotei bisita gidatua. 6km-tako ibilaldia, bizikletan nahiz oinez egitea dago.

12:30etan Errota harriei eta Mijoako erroten garrantziari buruzko hitzaldia San Jeronimoko ermitxan.

 

16:30etan emango zaio hasieria Mijoa Oroitzapenean; garai bateko Mijoatarren bizimodua gogoraraziz: erromeixa, lanbide ezberdinak, taluak eitten, museua …
21:00retan BERTXOTX afaixa! (bertso+txotx)

Xabi Astigarraga (Mutriku)

Iñaki Apalategi (Beasain)              bertsolariekin saio ederra!!!!

Iratxe Ibarra (Markiña)

Gero erromeixa IMUNTZO eta BELOKI-rekin, bapo jan eta edan ondoren astindu gorputza, sueltuan ala bikotiakin, aldoanak aldoanakin!!!

URRIAK 2 DOMEKIA

11:30etan MEZA

12:30etan Josu Larrañagaren eskutik senda-belar eta beste belar batzuen erabileraren hitzaldia San Jeronimoko ermitxan