San Silbestre lasterketa bihar [abenduak 31], 11:00etan, aterako da Goiko plazatik

2014/12/30
Herritar talde batek antolatutako lasterketa nahi duen guztientzako dago zabalik; ohi bezala, mozorrotuta parte hartzeko deia egin dute antolatzaileek

Beste urte batez herritar talde batek San Silbestre lasterketa antolatu du. Goiko plazatik aterako dira 11:00etan, eta nahi duen guztiak parte hartzeko aukera daukala azpimarratu dute.

Mutrikuko lasterketa ez da lehiakorra izaten. Parte hartzaile guztiak batera joaten dira ibilbidea hasi eta amaitu arte. Umorea eta kirola batzen dituzte, eta ohi bezala, parte hartzera animatzen direnei mozorrotzeko deia egin diete.

Goiko plazatik Samikollara joango dira lasterkariak, handik moilara jaitsiko dira, eta kamiño berrian barruna Atxukalera igo. Handik Erdiko kalean gora Goiko plazaraino iritsiko dira, eta egindako esfortzua saritzeko hamaiketakoa egingo dute bertan.