San Silbestre lasterketa egongo da bihar

2013/12/30
Lasterketa umoretsua eta herrikoia izaten da, lehiarik gabea; amaieran hamaiketakoa eta ondoren poteoa egongo dira.

Azken urteetan egiten ari diren bezala, aurten ere, San Silbestre lasterketarako deia zabaldu dute herritarrek. Ohiturari jarraituz, umoretsua eta herrikoia izango da.

Lasterketa 11:00etan, Goiko plazatik aterako da. Parte hartzaile guztiek, ohi bezala, elkarrekin osatuko dute herriari bira ematen dion ibilbidea. Ez da lehiarik egoten.

Amaieran, Goiko plazan, hamaiketakoa egingo dute, eta ondoren poteoa egongo da. Parte hartzeko asmoa dutenei mozorrotuta etortzeko eskaeria egin diete, aurte ere.