Santo Tomas Ferixa
2011/12/10
Abenduaren 17an, larunbata, urtero bezala Mutrikun Santo Tomas ferixa ospatuko da. Aurtengoan, Trikitixa, Bertsoak, Dantzak eta, nola ez, hainbat eta hainbat kalitateko produktu aurkituko dituzu, gure baratzeetatik plazara ekarriak, baita gure ganadutegietako abere bikainak ere. Gainera, beste gauza asko erosi ahal izango dira Txurruka Plazako postuetan eta prestatutako guneetan. Anima zaitez eta zatoz ferixa egun eder bat pasatzera!