Saturrarango eta Mutrikuko hondartzetako obrak aurrera doaz

2014/05/08
Saturrarango obra Kosta Zerbitzu Probintzialaren ardurapean dago; Mutrikukoa, berriz, Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren esku.

Azken denboraleak Saturrarango eta Mutrikuko hondartzetan egindako kalteak konpontzen jarraitzen dute. Saturrarango obra Kosta Zerbitzu Probintzialaren ardurapean daude; Mutrikukoak, berriz, Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegituren Zuzendaritzaren esku.

Saturraranen bi dira eginbeharrekoak lanak: bata, hondartza berriro profilatu, hau da, gora joandako hondarra zein aparkelakuraino joandako jaitsi eta hondartzari aurrez zuen itxura eman; eta bestea, Mijoa errekaren bokalea edo itsasoratze puntua garbitu. Izan ere, harri ugari pilatu ziren bertan, eta erreka itsasoratzeko bidea zeharo oztopatuta gelditu zen. "Gure nahia Mijoa erreka garbitzea litzateke. Izan ere, hainbat gunetan, eta bereziki bokaletik sokatira taldekoen lokaletara doan tartean, sedimentu ugari daude, eta ibaiak ia ez dauka pasabiderik", azaldu du gobernazioburu Joxan Agirregomezkortak. "Euriteetan arriskua sortzen da Mijoa errekaren ibilguan, eta hori ikusarazi nahi diegu gune horretan eskumena dutenn bi erakundeei".

Mutrikuko hondartza ere denboralaren aurreko egoerara itzularaztea dute asmo. Horretarako hondartza eremutik irtendako hondarra gunera jaitsi dute, eta hilabetez  hondarra botatzen ariko dira. Guztira, 10.000 metro kubiko botako dituzte. "Hondarraren egoeraren inguruko kezka agertu diegu, eta Aztiko iketzaileen kontrolpean dagoela jakinarazi digute", argitu du Agirregomezkortak. "Herritarrak ere kexatu dira, baina kezkatzeko arrazorik ez dagoela ziurtatu digute".

Aurrera begira, dike berrian egondako kalteak ere konponduko dituzte. Lan horiek ere Eusko Jaurlaritzaren Garraio Azpiegituren Zuzendaritzak egingo ditu.