Sendabelar ikastaroa egongo da maiatzean

2013/04/19
Izena emateko turismo bulegora jo behar da, eta epea zabalik dago; Aizarnako Sara Letamendia izango da ikastaroa gidatuko duena.

Sendabelarren ikastaroa antolatu du bigarren urtez jarraian Udal Kultura Batzordeak. Izena eman nahi duenak turismo buelgora jo beharko du (943- 60 33 78), eta jada aukera dauka horretarako.

Aizarnako Sara Letamendia izango da, aurten ere, ikastaroaren arduraduna. Letamendiak bere familiako adindunek erakutsitako jakituria eskaintzen du ikastaoran. Gainera, 2003tik hainbat saio eman ditu Euskal Herri osoan zehar.

Ikastaroan, besteak beste, sendabelarrekin ukenduak, olioak, jarabeak, lozioak, alkoholak, elixirrak eta kremak egiten erakutsiko du Letamendiak. Maiatzaren 7tik uztailaren 2ra bitarteko martitzenetan izango dira saioak (guztira 18 ordu), eta ordutegia 18:00etatik 20:00etara izango da.

Taldeak mugatuak izango dira; gehienez ere, 15 lagun. Hori dela eta interesa dutenek lehenbailehen izena ematea komenigarria da. Izena ematearekin batera, parte hartzaileek 50 euro ordaindu beharko dituzte.