Soul Kitchen Bilboko taldeak kontzertua eskainiko du zapatuan, Goiko plazan

2013/08/02
Pop, funk eta soul estiloko kanten eskaintzen dituzte; beste batzuen artean, Chuck Berry, Led Zeppelin eta Blondie taldeak bertsionatzen dituzte.

Abuztuko lehen gau kontzertua Bilbotik datorren 3 Soul Kitchen taldeak eskainiko du.  Iñaki Garro (kitarra) eta Susana Regueras (ahotsa) izango dira oholtzara igoko direnak, eta 50-80. hamarkadetako muskika ekarriko dute eurekin.
 
Pop, funk eta soul estiloko abesrtiak interpretatuko dituzte, eta besteak beste, Chuck Berry, Led Zeppelin eta Blondie bezalako talde ezagunen kantei egingo diete tarte. Emanaldia 23:00etan, Goiko plazan izango da.