Sun Magoaren ikuskizuna izango da zapatuan, Miruaitz frontoian

2014/01/16
Formatu handikoa eta adin guztientzako moduko ikuskizuna da; sarrerak salgai daude, jada, turismo bulegoan eta frontoiko tabernan.

19:00etan hasiko da formatu handiko ikuskizuna, eta ordubete inguru iraungo du. Sarrerak salgai ipinita daude, turismo bulegoan eta frontoiko tabernan. Zapatuan ikuskizuna hasi baino ordu erdi lehenago eskuratu ahal izango dira, frontoiko atean. 3,5 euro balio dituzte.

Ikusle guztientzat zuzendutako ikuskizun berria dakar magoak, agerpen, desagerpen, ezinezko lebitazio eta magia interaktiboz beteta. Ikusleek protagonista izan ahalko dute. «Ezinezkoekin amets egin eta harritzea lortzen du. Ezin duzu galdu!», esan dute udal kultura batzordeko kideek.