Telebista digitaleko kanalak eta 4G telefonoen sarea

Telebistan ikusten ditugun kate digitalak gaizki ikusten eta ez ikusten hasi daiteke aurki telefono mugikorrentzako 4G sarea ezartzen hasiak direlako. Arazorik izanez gero, konponbidea ipini dute, lasai.

Telefonia mugikorreko konpainiak dagoeneko hasi dira 4G zerbitzuak eskaintzen. Teknologia berri honen bitartez, konexio mugikor oso azkarrak lortzen dira, baita estaldura hobea etxe barruetan eta landa eremuetan. 2015eko uztailean hasiko da 4G zerbitzua ezartzen eta 2018ko martxoan lurralde osoan ezarrita egotea espero da.

4G zerbitzuek 800 Mhz.-ko frekuentziak erabiliko dituzte, orain artean Lurreko Telebista Digitalak (TDT) erabili izan dituenak. Hori dela eta, baliteke orain arte etxean ondo ikusi diren kanaletan interferentziak izatea. Ez kezkatu. Izan ere, arazoak jasaten dituzten herritarrek interferentziak saihesteko eraikineko antena egokitzeko eskatu ahal izango dute arazo hauei aurre egiteko propio eratu duten Llega800 izeneko entitatean.

Hortaz, etxean orain arte ondo ikusi diren TDT kanalak gaizki ikusten badira, Llega800 entitatearen 900 833 999 zenbakiko doako telefonora deitu eta behar den guztia egingo dute bertatik. Internet bidez ere egin daiteke eskaera www.llega800.es helbidean aurkitu daitekeen formularioaren bitartez.

Esan beharra dago telebista kanalak zuntz optikoz, satelitez edota internetez jasotzen dituztenek ez dutela arazorik izango. Telebista kanalak teilatuko antena bidez jasotzen dutenek izan ditzakete arazoak.

Informazioa zabaldu nahi bada:

https://www.llega800.es/

https://www.llega800.es/wp-content/uploads/llega800-triptico-despliegue.pdf