Trophee Teink eguaztenean helduko da herriko portura

2012/08/13
Aurten hogeigarrenez Bilbotik (Bizkaia) hasi eta Zokoaraino (Lapurdi) arraunean joango dira hainbat lagun. Hilaren 6an ekingo diote euskal kostaldea zeharkatzeari; hilaren 8an, Mutrikun egongo dira; eta hilaren 11an zeharkaldia amaitzea dute aurreikusita.

Arraunlariak 18:00ak aldera helduko dira portura. Txapligu soinuak jakinaraziko die herritarrei zeharkaldian parte hartuko duten 21 ontziak babes dike berriaren inguruan daudela. 

Behin Moila Berri eta Moila Zahar artera heldutakoan, adarraren soinuak emango die ongietorria.

Arraunlari guztiak udaletxean hartuko ditu Joseba Palenzuela alkateak ondoren. Dantzari eta txistularien agurrak irekiko dute harrera ekitaldia eta alkatearen hitzekin bukatuko da.

Arraunlariak gaua pasako dute herrian, eta hurrengo goizean, 11:00etan itsasoratuko dira.