Txantxangorri Aisialdi Taldeak #TxantxangorriEtxean ekimena jarri du martxan

2020/03/22
Astelehen honetatik aurrera, Mutrikuko Txantxangorri Aisialdi Taldeak ekimen berri bat jarriko du martxan: #TxantxangorriEtxean. Kanpaina honen bitartez, martxoaren 23tik aurrera (astelehena), egunero eguerdiko 12:00etan ekintza-proposamen bat azalduko da Txantxangorriren web orrialde ofizialean (txantxangorriaisialditaldea.com) eta taldearen sare sozialetan: eskulanak, jolasak, ipuinak, sukaldaritza edota dantzak.
 
Bakoitzak egindakoa elkarrekin partekatzeko aukera izango dugu, sare sozialetan #TxantxangorriEtxean traola erabiliz edota Txantxangorriren emailera argazkiak bidaliz. Argazki hauek web orrialdean publikatuko ditugu ondoren. Denon artean, etxeko goxotasunetik, egun hauek alaitasunez eta kolorez beteko ditugu!
 
Txantxangorri Aisialdi Taldea