Txantxangorri Aisialdi Taldearen Aste Santuetako programazioa

2021/03/30

Kaixo guraso:

 

Egungo egoera dela eta, Txantxangorri Aisialdi Taldeak ez du orain arte kanpora begira ekintzarik antolatu. Hala ere, datozen Aste Santuetarako berriro martxan jartzeko asmoa dugu. Mantendu beharreko segurtasun neurriek eta ditugun mugek zenbait gauza aldatzera behartu diguten arren, gogotsu gaude berriro ere elkar ikusteko. Aipatutako segurtasun neurri horiek betetze aldera, taldeak adineka banatuta egongo dira, eta eskoletako taldeak mantenduko ditugu (gela bakoitzeko 6 haur baino gehiago baldin badaude). Bestela, 6ko taldeak egingo ditugu. Izen-ematea online egingo da, Google galdetegien bitartez. Galdetegi horretan honako informazioa eskatuko da: izen-abizenak, adina, ikastetxea, maila, gela (maila batean gela bat baino gehiago dauden kasuetan), helbide elektronikoa eta gurasoen telefono zenbaki bat. Izen emateko azken eguna martxoaren 25a izango da. Galdetegi horretara sartu ahal izateko esteka hau sortu dugu: https://forms.gle/3TVPndTMkKitGfej7 Haur Hezkuntzako haurrekin Egañaneko frontoian bilduko gara, eta Lehen Hezkuntzakoekin, berriz, Albokan. HAUR HEZKUNTZA: Ikuskizuna Apirilak 7 HH3 → 10:00-11:15 HH4 → 11:30-12:45 Apirilak 8 HH5 → 11:00-12:30 LEHEN HEZKUNTZA: Txantxangorrien bila Apirilak 7 LH1 eta LH2 → 10:30-12:30 Apirilak 8 LH3 → 10:00-11:30 LH4 → 10:00-11:30 LH5 → 12:00-13:30 LH6 → 12:00-13:30