Txantxangorrikoak izan dira lehen entzierroa egin dutenak

2013/07/08
San Fermin bezperako txupinazoari aurrea hartu zioten Txantxangorrirekin udalekuan dauden 202 umeek; oso ondo pasa zuten eguna.

Lehenetan lehenak izan dira Txantxangorriren udalekuan parte hartzen ari diren umeak. Izan ere, San Fermin bezperako txupinazoari aurre hartu dion entzierroa osatu dute, eta eurekin batera dauden 202 umeek oso ondo pasatu dute eguna.

Txantxangorrikoek inoiz baino ume gehiago dituzte udalekuetan, baina horrek ez du eraginik izan euren plangintzan. Maila bakoitzarentzat bete-betetako plangintza osatu dute: irteerak, tailerrak, eskalada ikastaroa, sukaldaritza saioa...denetarik egingo dute herriko umeek elkarrekin.

Data bereziak ere ospatuko dituzte, joan den asteko Sanferminen hasiera kasu. Eguneko argazki gehiago Udalaren facebook orrialdean daude.

Txantxangorriri esker, beste behin ere, herriko umeek elkarrekin aisialdian ondo pasatzeko aukera edukiko dute. Herriko umeen elkar ezagutu eta elkarren arteko harremana sendotzeko aukera ezinhobea eskaintzen du Txantxangorrikoen udalekuak. Eta Udalaren ustez, "herrikoentzat herritarrek herrian prestatutakoa izateak balio erantsia ematen die" udalekuei.