Iratxo Ludotekako zerbitzua udaran

2020/07/07
  • INFORMAZIO OROKORRA:

. Astekako zerbitzua (aste bat, bi edo hirutan eman daiteke izena)

Uztailean zehar eskainiko da udako ludoteka zerbitzua eta egun bakoitzeko ordubete gehienez egon ahal izango da umea zerbitzuan.


1. astea: Uztailak 13-17
2. astea: Uztailak 20-24 (22a, Malen Eguna izanik, jai eguna izango da)
3. astea: Uztailak 27-31


· Ordutegia:
3 urteko haur taldea: 9:30-10:30
4 urteko haur taldea: 10:45-11:45
5 urteko haur taldea: 12:00-13:00

· Kuotak20 euro asteko
Aste 1: 20€
2 aste
40€
3 aste: 60€

· Izen-ematea.

Izen emate orria


Izena emateko epea, ostegunean, hilak 9, amaituko da. Izen orria beteta bidali beharko da
honako gmail-era: 
iratxoludoteka.mutriku@gmail.com
Iratxo Ludotekako zerbitzu honetan, segurtasun neurriak beteko dira. Horretarako, gunearen ohiko
aforoa %60ra murriztuko da. Beraz, ezinezkoa izan daiteke haur guztien parte hartzea bermatzea.
Hasierako izen-ematean baimendutako haur kopurua gaindituz gero, zozketa bidez erabakiko dira
taldeak. Behin betiko zerrendak jakinarazteko, ostiralean, hilak 10, konfirmazio mezua zabalduko da.
Ordainketa egiteko modua ere aipatutako mezuan zehaztuko da.

. Covid 19 aurkako Protokoloa.