UDAKO TAO SISTEMA BALORATZEKO INKESTA

2021/10/29

 

Inkesta honen helburua da pasa berri den udan estrainekoz martxan jarri den TAO sistemaren inguruan herritarrek eta kanpotarrek duten iritzia eta balorazioa jasotzea. Balorazioak eta iritziak jasotzea lehenengo pausua izango da hurrengo udarako hobekuntzak eta aldaketak egiteko edo sistema birpentsatzeko.

Bi inkesta prestatu ditugu: bata Mutrikun bizi direnentzat edo Mutrikun bigarren etxebizitza bat duten pertsonentzat, eta bestea Mutrikun bizi ez direnentzat edo Mutrikun bigarren bizileku bat ez dutenentzat.

Inkestak esteka hauetan aurki daitezke:

Mutrikun bizi direnei edo Mutrikun bigarren etxebizitza bat duten pertsonei zuzendutako inkesta:
EUS> https://forms.gle/wWSQtZAfy46EsNsZ6
CAST> https://forms.gle/3wXghidRRDvvR9gt5

Mutrikun bizi ez direnei edo Mutrikun bigarren etxebizitzarik ez dutenei zuzendutako inkesta:
EUS> https://forms.gle/WsMt15hepj6pjv118
CAST> https://forms.gle/yauNquvuBJFo19NG7

 

Internetik ez dutenentzat edo eta internet bidez inkesta betetzeko ezintasuna dutenentzat, Udaletxeko sarreran eta Turismo Bulegoan paperean egongo dira inkestak eta buzoiak