Udal-hilerriaren ordutegia

2016/01/05
Aurrerantzean, zorrotz beteko da udal-hilerria irekitzeko ordutegia.

Ikusita aspaldian zabalik egon den ordutegiaren barruan hilerriko zenbait hilobitan kalteak eragin direla eta horrelakorik gerta ez dadin, zaintzea zaila dela eta, aurrerantzean zorrotz beteko da hilerria ireki eta ixteko ordutegia.

Hori dela eta, mutrikuar guztiei jakinarazten zaie Mutrikuko udal-hilerria irekitzeko ordutegi orokorra honakoa izango dela aurrerantzean: Ireki, goizeko 11etan; itxi, arratsaldeko 6etan. Udan, ireki, goizeko 11etan; itxi, arratsaldeko 7etan.

Bestalde, gogorarazten da ordutegi horretan atea itxita egon daitekeela udal-langileak barruan lanean badabiltza.