Udal musika eskolakoen eskertza

2015/01/09
Herritarren eskuzabaltasunari esker 730 euro jaso dituzte misio talderako

"Urtero bezala, bai Gabon kontzertuan bai 24ean Banda Txikik egiten duen kalejiran dirua jaso genuen misio talderako. Aurten, 730€ jaso dira. Herritar guztiei eskerrak eman nahi dizkiegu, erakutsi duten eskuzabaltasunagatik eta elkartasunagatik".